Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camões-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camões-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Manuel Bandeiraren heriotza
Gaur bakarrik, bere poesiari buruzko ikastaro batean eskola asko
eman eta gero, bere poemak gainbegiratzean,
izan dut, bat-batean, bere heriotzaren kontzientzia,
orain dela urtebete baino gehiago, urrun, ozta-ozta albiste.
Ez da ohartzearen gauza balizko hori: harridura jakina
(eta inoiz errepikatuko ez denaren frustrazioa)
hura eta haren gizatasuna berriro ez ikusteagatik,
haren haur berekoiaren adeitasun sendoa,
haren gorreria, egiaz ez baitzuen inor entzuten
salbu eta bizitza edo heriotza. Azken batean
badira miretsi eta inoiz ezagutu ez dudan ehunka poeta
eta ez nago oso seguru ere mereziko lukeen
haiek guztiak ezagutzea: jasangarriak izango ziren,
gizatasunez jasangarriak, Dante edo Camões?
Ez: huts handiago bat aurkitu dut
bat-batean. Hil zen. Ez du ezer gehiago esango,
ez du ezer sentituko guri jakinarazteko. Poetak
jende guztia bezala hiltzen dira. Poesia
gelditzen da, eta geroago hilko da, dena
hiltzen den bezala. Baina gurekin dagoen bat
hiltzea, zaharra izan arren, eta idatziko duen hori
ez izatea gehiago ere, oraindik idazten badu: isiltzea
— eta albistegietan jakitea isildu dela —
heriotza da, lazgarria, ergela, zakarra.
Berak bedeinkatu zituen mirari guztien amaiera.
Laztura, geratzen den horretan aurkitzean,
zenbat hil zaigun geratu den horren egilea.
1969/11/22