Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Seme-alabak elkarri ingelesez
entzuten ditut. Ez txikienak bakarrik,
baita nagusiak ere, eta txikiekin
hizketan. Ez ziren hemen jaio,
guztiak hazi dira portugesa
belarrietan zutela. Baina ingelesez hitz egiten dute,
ez dira amerikarrak bakarrik izango: urtu dira,
urtzen ari dira haiena ez den itsaso batean.
Hitz egidazue poesiaren misterioez,
hizkuntza baten, arraza baten tradizioez,
herri baten edo hizkuntza baten esperientziarekin
baino esaten ez den hartaz. Astakirtenak.
Hizkuntzak, mendetan iraun eta beste batzuetan ahantziak ere
bizirik irauten dutenak, egunero hiltzen dira
oinordetzan hartu dituztenen toteltasunean:
eta hain dira hilezin non dozena erdi bat urtek
beste arraza baten, beste kultura baten zamapean
urtzen den ahotik ezabatzen dituen.
Hain metafisiko, hain itzulezin,
horrela desegiten dira, ez zeru altuetan,
beste hizkuntza batzuen eguneroko kakan baizik.
1970 urria