Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Zure azal lehorraren gatza ezagutzen dut
uda haragiaren negu bilakatu ondoren
gaueko izerdian atsedena hartzen.
Edaten dugun esnearen gatza ezagutzen dut
ahoetan ezpainak estutzen zirenean
eta bihotza sexuan taupadaka zebilenean
Zure ile beltzen gatza ezagutzen dut
edo horailena edo urdinduena kiribilduta
distira urdinxkak dituen loaldi honetan.
Eskuetan geratzen zaidan gatza ezagutzen dut
kresala hondartzetan pausatzen den bezala
itsasoak jaitsi eta atzera egiten duenean.
Zure ahoaren gatza ezagutzen dut,
zure mihiaren gatza, zure titiburuen gatza
eta gerriarena aldaketan biribilduta.
Ezagutzen dudan gatz guztia zurea da,
edo nirea zugan, edo zurea nigan,
maitale elkar lotuen hauts kristalezkoa.
Madril, 1973/1/16