Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Hau

 

Ez desira, ez galde, ez espero.

Bizitza bezala igarotzen ari den hau eta zuk

egun, ordu eta minututan neurtzen duzuna,

edo denbora bezala igarotzen dena eta zimur,

oroitzapen eta zerbaiten irudipen lasai eta ilunetan,

batzuetan irribarretsu, baina ilun, neurtzen duzuna;

bai: hau, izenak ematen dizkiozun hau, sortu zen

lekutik eta beste guztitik bereizten duzuna;

hau, jadanik nahi ez duzuna, galderarik egiten ez diozuna,

berarengandik ezer espero ez duzuna, baina nahi duzuna,

eta beti galdezka eta esperoan zauden hau;

hau, zu ez zarena, zurekin ez doana,

zuk alde egitean gelditzen ez dena; pentsatzen ez duzun hau,

zeren neurtzean neurtzen baituzu soilik eta

neurtu baino ez baituzu egiten — hau soilik,

ozta-ozta hau, hau bakarrik:

ez desira, ez galde, ez espero,

asko ala gutxi, gelditzen zaizun guztia baita.

 

1958/7/17