Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Suma Teologikoa

 

Ez nintzen urrutitik etorri, laztana, eta jaio nintzen egunean

ez zen itsas zabalean itsasontzirik hondoratu.

 

Ez zen ezer aldatu. Gerrek jarraitu egin zuten,

ogiaren prezioak igotzen,

poetek jarraitu zuten, behin eta berriro,

zutaz galdezka.

 

Egia da, orduan, jende asko

misterioz zahartu zela bat-batean.

 

Baina hori ere, laztana, oraindik ez dakite

nire erruagatik izan ote zen,

edo nire garaian bertan jaio ziren

besteen erruagatik.

 

1944/4/14