Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sentimentalismo hutsalerako poemak ziren,
duinak izateko inolako kategoriarik gabeak.
Kritikak horrela dio. Eta, orduan, Schuberten gustu txarrak
edo bere jenioak abestiok
egin zituen haiekin,
samurrez, xarmaz eta samin sakonez beteak,
bizitzaren analisi den oro urratzen dutenak,
iristeko hara non analizatua larrimin sorta bat den
analisi posible, beharrezkorik gabe. Erraztasun
ia ergelaz ahotsa hitzen gainean doa
jarioan, hitzetan eta hitzetatik, hitzez haratago,
pianoak distirarik eta apaingarririk gabe doinua
soilik lagundu edo prestatzen duen bitartean.
Nola da posible? Nola izan zen posible? Musikak eman zien
poemei poemek ez zutena? Edo poemek
bazuten batzuetan poesiak izan ahal duena poesia
zehazki izan gabe: poesiaren falta,
musikak ondu eta sortzeko gai dena?
Askotan musika handia egin da poesia txarrarekin,
eta gutxitan poesia bikainarekin!
Baina kasu batzuetan, egiatan, poesiak dioenak
edo modu hutsal eta zatarrean dioenak
ez du axolarik, ahotserako aitzakia baino ez delako
(idatzi zenean izan zen bezala) — eta orduan mirari hau
gertatzen da: musikak dioela
hitzek ozta-ozta adierazi edo ezkutatzen zutena.
1974/4/20