Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Hilobi bat Londresen
Londresko hotz eta lainoen artean,
berdinak diren etxe haietako batean,
munduko min guztien gainean makurtzen da,
munduan esklaboak daudenetik.
Berdinak dira minak etxe apal haiek bezala,
adreiluzkoak, kea darie ilun, eta bakartiak.
Esklabo guztiak ere berdinak dira:
Ramses II.arenak, Kleopatrarenak, Tai-Ping enperadoreenak,
Asurbanipal-enak, Dabid erregearenak, D. Henrique
infantearenak, Menfisko Sartoris-enak, D. Pedro II.a
enperadorearen baroi zibilizatuenak.
“Potteries”etakoak, Silesiakoak, Afrikakoak,
Errusiakoak. (Eta are Arabiako Lawrence koronelak
berarekin lo egiten zuten esklabo gazteen
askatasun moralez filosofatu zuen).
Aroen eta esklaboen belaunaldien hotz ikaragarrian,
ez dago surik hotz hori arintzeko bere bihotzean,
artikuluak, panfletoak idazten ditu, atsedenik gabe
irakurri eta oharrak hartu, historia egin nekerik gabe
heriotzara arte. Baina bihotza, maitasunak
eta zenbakiek, zentsurek eta jazarpenek
mindua, sutan du, sutan distiratsu
heriotzara arte. — Zure lan guztiak argitaratuta
ikusi nahi ditut — esan dio jarraitzaileak.
— Baita nik ere — erantzun. Eta, paper,
ohar eta eskuizkribu piloari begira, gaineratu du
itxaropentsu eta saminduta — Baina lehendabizi
idatzi egin behar ditut —.
Nola izan dira idatziak eta berridatziak! Irakurriak
izan ez diren bezala. Baina ez du axolarik.
Gau hartan — uste zuten — elur guztia
urtu zen Londresen. Eta enperadore bat ere
ito eta hil zen
elur urtuan. Enperadoreek, oro har,
esklaboak askatzen dituzte merkeago ateratzeko
eta inolako ardurarik gabe alokatu ahal izateko.
Lawrence koronelak ere (gorago esan dugun moduan) bazuen
lan kontratu bat bere esklabo gazteekin. Geroago
gizarte-segurantza sortu zen.
Londresko hotz eta lainoen artean bada, baina,
leku bat hain itxia, hain itxia,
berau zeharkatzea ezinezkoa da, elurra
urtzen duen haizea izanda ere. Leku
gori bat, esklabo guztiak, hautsa
galdu zuten guztiak betidanik — oi Espartako —
han biltzen baitira ikusezin baina trinko,
inoiz traizionatu ez den gotorleku amodiozko bat,
ez baitago ezer mundua ulertzeari uztea
bezalakorik. Esklaboek badakite soilik
aldatu ahal dutela.
Zer gehiago jakin behar dugu?
1962