Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Koloniako katedralaren alboko atetik
(Errege Magoen hezurrak gordetzeko — č vero — eraiki zuten katedrala)
neguko goizaren eguzki zurira ateratzen ari nintzela
berbaro portuges bat igotzen ari zen
abitu beltzetan eskaileratik. Mojak,
Erromara geldiunez geldiune
erromes doazen brasildarrak ziren galdetu nien. Brasildarra
nintzela esan nienean ama moja batek
aurpegi zurbil eta lusitaniarra inguratzen zion mantelina zeramala
esan zuen — A, herritartasuna hartua, ez zara brasildarra —.
Beste kasua Hanburgon izan zen,
Hauptbahnhof-en. Hizkuntza guztietako
egunkari kioskoa. Emakume bat heldu da
beltzarana — ile-larru aberatsen barruan marra bat — eta zentzuzko alemanez
egunkari portugaldarrez galdetu.
Argi zegoen portugaldar batek bakarrik nahi izango zuela horrelakoetan
Hanburgon unibertsoaren egoeraz informatu.
Portugaldarra zara? Banaiz. Hitzari hitz,
ni ere banintzela. Baina berak harrituta:
— Brasildar herritartasuna hartua? A, ez zara portugaldarra —.
Eta bizkarra eman zidan egunkaria eskuan,
hankak oraindik arrain-saltzaile batenak orekan
nekez takoi fin-finen gainean.
1970/1/20