Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Camões-ek bere garaikideei hitz egiten die

 

 

(Camões, Bruno Giorgirena, Ministério
da Educação do Brasil, Rio de Janeiro)

 

Dena lapurtu ahal didazue:

ideiak, hitzak, irudiak,

baita metaforak ere, gaiak, motiboak,

sinboloak, eta lehentasuna

hizkuntza berri batean pairatutako minetan,

besteekiko ulermenean, amodio kontuetan

borrokatu, epaitu eta penetratzearen ausardian,

irenduak zarete horretarako.

Eta gainera ni aipatu gabe utzi ahal izango nauzue,

ni ezabatu, alde batera utzi, baita

beste lapur zoriontsuagoak txalotu ere.

Ez du axolarik: zigorra

izugarria izango baita. Ez bakarrik

zuen ilobek nor zareten jakin ez

eta nitaz gehiago jakingo dutenean

zuetaz baino, ezer ez dakizuela itxura egiten duzuela,

baita saiatuki lapurtzen duzuen guzti-guztiak ere

onura ekarriko dio nire izenari. Eta nirea izango da,

nik egindakotzat hartua, nik egindakotzat edukia,

baita zuek bakarrik, lapurreta barik, egin duzuen

apur miserable hori ere.

Ez duzue ezer izango, ezertxo ere ez, ezta hezurrik ere,

zuen eskeleto bat bilatuko baitute

nire eskeletotzat hartzeko. Zuek bezalako

beste lapur batzuek, belauniko, hilobian loreak ipin ditzaten.

 

Assis, 1961/6/11