Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Oda etorkizunerako
Amets bati buruz bezala hitz egingo duzue gutaz.
Urrezko ilunabarra. Esaldi lasaiak.
Keinu bareak. Musika leuna.
Gogoeta zolia. Irribarre sotilak.
Urrunduz doazen paisaiak.
Aske ginen. Hitz egin, jakin
eta maitatu egiten genuen nare eta eztiro.
Amets egingo duzue
larrimin urtu, malenkoniatsu batekin.
Eta ekaitzak, istiluak, oihuak,
indarkeriak, iseka, nahasmendu gorrotagarria,
mendi mazela hurbiletan ezezagun
hiltzen diren udaberriak, espetxeak,
heriotzak, amodio saldua,
malkoak eta borrokak,
lapurtzen diguten bizitzaren etsipena
— larrimin malenkoniatsu bat ozta-ozta,
horren gainean urrezko aro bat amestuko duzue.
Eta isil-gordeka, saudadez beteta, liluraturik,
amets bati buruz bezala gutaz — gutaz! — hitz egingo duzue.
1949/10/7