Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Don Juan-en auhena
Ez zaituztet, gorputzak, saudadez gogoratzen,
ez baitut gogoan gordetzen ezta zuetako baten
formarik ere, eta ez ditut gogora ekartzen beste batzuk
ikustean, nahiz eta ikustean ia gogoratzen zaituztedan.
Keinu bat, usain bat, begirada bat, sorbalden eroria,
ilearen barreiatzea ala ez, haren kolorea,
eta zuen azalaren kolorea, amodioaren
modu geldoa ala lasterra, dena plazerez edo plazer gabe
egitearen askatasuna ala ez,
ezpain arrosak edo ilunak, izterrak
altxatzeko modua, esku urduriak
paratzeko era eta non, irekitzen
edo erdi ixten ziren begiak, eta arnasestua,
eta gainezka betetzen zigun heze hura —
— puskaturik gogoratzen zaituztet, forman nahiz ekinean,
eta puska batzuk, beste batenak bezala,
agian bakar batenak dira hainbatetan errepikatuta.
Gogoratzen dudan guztia ez dut bakar batetik gogoratzen,
eta ez-saudaderik sentitzen dut, objekturik gabe,
saudade berberaz. Bat bakarrik gogoratuko banu
osorik (ilunpetan ikusiko ez banu ere),
gogoratzea ez litzateke niretzat izango
amorru eta etsipen triste hau zuetaz gozatu izanagatik,
edandako ura edo entzundako haizea bezala,
edo hatz artean joandako hareak bezala.
Nor zarete orain, zer egiten duzue eta non,
edo zuek berriz edukitzea — ai ez dut
eduki edo jakin nahi. Baina gogoratzen zaituztet
osoak, dardaratiak, gorputz biluziak,
behin-behinekoak gizatiar erara, nirea den ezer gabe
eman eta jasotako plazeretik haratago.
Ai, horrela gogoratu ahal bazintuztet! Baina
nik ez nuen inoiz desiratutako inor maite eta ondo
gogoratzen da soilik apurka-apurka gozatzen dena,
geure buruak ahanztura maitatuari emanak.
1967/7/30