Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Hi haiz bizi naizen lurra.
Ezti, leun, samur eta nahikoa sendo
hire beso zein hire hankek izan dezaten
besarkatzen nauen amodioaren indarra.
Harria ere bahaiz lurraren antzera batzuetan,
ertz horietan min hartzen dinat, zauri,
baina goroldioz estalita hirekin izatearen
zauri horiexek ditun freskatzen.
Eta zuhaitzen itzalak, loreak eta fruituak,
nire keinu eta nire zaporera errendituak.
Eta ur garden eta gurguriatsua
munduan amodioaz soilik xuxurlatzen didana.
Hi haiz bizi naizen lurra. Ez paisaia,
ez Ama Lur, ez baso eta mendien
ninfa bahitua. Lur gizatiarra,
bertan paratzen naun osorik eta betiko.
Londres, 1973/3/15