Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Artemidoro
(Artemidororen erretratua momiaren
hilkutxan, British Museum, Londres)
Zure momia Britainiar Museoan dago
bigarren solairuko ilara tristeen artean.
Hareek eta denborak estalitako
hilerri kopto batean aurkitu zuen norbaitek,
zure hilkutxa hilobi-lapurrek
ez profanatuan ezagutu zenuen
mendetako eternitate lasaian.
Horrela ihartu zinen bare, bizi
izan zinen giza oroimenetan
zu zinena azkar galtzen zen bitartean.
Ez zinen errege, ez printze. Eta ospetsua
izan zinen agian zurekin tratua
izan zuten merkatarientzat, zurekin ordu txikietan
afaldu zuten lagunentzat, zure
emaztearentzat, seme-alabentzat (txikiak zirenean bakarrik
erraldoi ikusi zintuzten eta pentsakor eta aita on).
Zugandik gelditu den momia (azal idorra bakarrik
han-hemen urratua, hezurrak bistan
lotura zikinak askatu diren lekuetan)
ez da besteetatik bereizten
hamarkadetako hautsa duten beirazko ilaretan,
hauts fin bat, zurea agian edo Londresekoa.
Zure hilkutxak axola du, edo zehazki, estalkiak,
non, garai hartako ohituren arabera,
margolari batek, hildakoen erretratuak egitea
haren lanbide nagusi, zure aurpegia ondu zuen.
Baliteke zuk zeuk, irribera eta pentsakor,
erretratu hau agindu izana, edo
hil ondoren zure eliz anaiek
erabakia hartu eta tragediazko
maskara prestu hori jarri izana,
tragedia konbentzionala beste mundu baten agertokian.
Baliteke halaber erretratua zure maskara baino
aukeratzen zen aurpegi bat izatea — zuk edo besteek hautatua
azken ekitaldi honetarako: hilda egotearena
begiak zabalik suertatu eta etortzeko zenari.
Eta zure begirada likidoa finko gelditu zen
— Kretara joan zen keinu batez,
gero Venezia kaltegabe zeharkatu,
Tintoretto eta Erroma Toledoraino,
eta han Apostolutza egin Grecorentzat.
Baina zuretzat eta zuretarrentzat — apur bat egiptoar,
apur bat siriar, greziar edo erromatar,
kristau edo pertsiar: Kristo Pantokrator,
Isis, Pan, aingeru eta profetak,
Demeter, Fortuna, Jano bi aurpegikoa,
Ormuzd eta Ariman, Pitagoras, Plotino,
Ptah jainkoa, Adonis, Minotauro,
eta bakanteak tirtsoa astinduz —
baina zuretzat eta zuretarrentzat, itsaso horren,
Ulises eta Antoniorena, Pafos eta Ziprekoa,
eta desertuaren artean, Esfinge eta
egunsentia intzirika agurtzen duten Kolosoena,
baina zuretzat eta zuretarrentzat, Antinoo ito zuen
zurrumurru lokaztuaren ertz makurtuetan —
zer izango zen iltzaturik dudan begirada hain likido eta sakon hori,
heriotzak eta sinesmen guztiek beiraztatuta,
mendeek baino gutxiago banatzen ez gaituen
gure arteko beiraren bestaldean?
Artemidoro: entzuidazu! Isiltasunean autobusak
igarotzen entzuten dituzu eta bisitarien zalaparta
beste gela ikusgarriagoetan.
Zer gehiago entzungo duzu begi horiekin
gugan eta gure gauzetan,
egunsentiaren urraketak estatuetan bezala,
betierekoak probokatzen dituen eztanda laburrei adi erne,
haragia, azala, hezurrak apurka-apurka arrakalatzen, guztia,
jainkoengandik gugan bizi eta berpizten den guztia,
agian zuk, merkatari lasai hori, sinetsi ere ez zenuen hori guztia?
Lisboa, 1959/4/28