Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Zahartzaroaren arbuioa
Luzaro bizitzeko edo burdinazkoa da bat
edo zahar bat ikustean pentsatzen dut: zenbat jende
hil, pozoitu, zapaldu edo suntsitu zuen?
Zenbat bizitza desegin dago heriotzaren bakean
jadanik ahanzten den oroimen horretan?
Gizatxarrak gizakiak, nork ez du bizirik iraun
beste bizitzen kontura? Zenbat odol,
zenbat ontasun, zenbat xalotasun
ez zuen anker irentsi eta kurrinka,
orain zimurdura gurtuak dituenak
eta azalaren xarma hura,
zain txiki urdin arrosek zeharkatua?
Azal hori bera ere, zenbat aldiz ez zuen
harri artean larruturik utzi
biluztu eta joaten den sugearen antzera?
Edo burdinazkoa da bat. Edo kriminal zaharra,
egin zuen gaizkia bere buruari barkatu ziona
besteei biktima izatea barkatu zien bezala.
1971/12/18