Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Amsterdam

 

Ubide zentrokide eta erradialak — gorri —

hippiak milaka geltokiko plazan —

patrizioen etxe zaharrak lotan —

suak hartu zuen sinagoga portugaldarra

errotuluetan errabinoen izenak

Mynheer Monteiro (eta Sousa) (eta Santos) — museoan

itzalak eta Rembrandt emaztea belaunetan

bizi izan zen etxean —

erakusleihoetan agertzen zaizkie oinezkoei

emakume biluziak betizuak Rubens horailak

guztiak lasaitasun burges errespetagarrian.

Beste museo batean hiriaren oroitzapen juduak,

Daviden izarra jantzi zuen hiria

juduek eraman behar zutela naziek agindu zutenean.

 

1970/1/1