Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Oharra liburu-dendako atean
Ez dezatela irakur minberek liburu hau,
bereziki etxeko hitz gordinen heroiek,
ninfa amoranteek, garbiaren vestaleek,
hanka bakarrean txingoka dabiltzanek,
bi esku kastuak, bata atzean eta bestea aurrean,
hitzei beldurrik gabe bi hankatan dabiltzanen ahoa
hirugarrenarekin estaltzen duten bitartean.
Eta ihes egin dezala amodioaz ez dakienak,
edozein amodioz, haragiarenaz edo
berez bakarrik mugitzen denaz, ez sari zitalak
mugitua, baizen goiko eta ia eternala.
Hemen amodioaz eta poesiaz eta aberri izateaz
da kontua: jendilajeak ez dezala igaro
atalase sakratu hau, ez dadila inor ausart
arratoiz betetzera gune aske hau,
hemen giza-duintasunez hiltzen da
Portugalen jaio izanaren minez
ariman daramaguna beste erremediorik gabe.
1972/1/25