Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Erroma udan

 

Nola moldatuko ziren aita santuak, kardinalak, jende hori guztia,

hau bezalako uda jasateko? Antzinako

erromatarrak larrugorrian ibiltzen ziren edo ia-ia

(herri honetan gehienek orain egiten duten bezalaxe).

Aireak, baita haizeak ere, palazioen artean ibilki,

izerdia dakarte aldean, hainbeste non jendea izerditan dabilen

barrokoki eliz kupulatan.

Ai. Ez nintzen lehenago ohartu. Iturriak,

jakina da asko direla eta eder-ederrak.

Baina ez nintzen lehenago konturatu edonon

obeliskoak direla ugarien.

Egiptoarrak, benetakoak edo imitaziozkoak, ez dago plazarik

obelisko zeru errauskararantz tenteturik gabe.

Inperioaren Erroma, edo hainbeste apaiz

eta fraide eta mojena, obelisko irrikaz?

 

1971/6/26