Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Guido Cavalcantiren glosa
Perchi' I' no espero di tornar giammai
Jaio nintzen herrira inoiz itzultzea
ez baitut espero; itzuli arren
ez baitut espero ni ezagutzeko prest
aurkitzea, nik, orain badakit,
bera ezagutzen dudan bezala, ez baitut espero
saudaderik pairatzea; edo bera gogoratu gabe
igaro ditudan egunen kontua galtzea;
ez baitut ezer espero, eta beti erbestez
hilko naiz, baina munduari leial,
beste ezeinetan ez bainaiz erbestez hilko;
ez baitut espero, nire putzu sakonetik,
zeruari begira eta arnasa dudan aire urdin hori
baino gehiago ikustea, baztertu nauten
guztiek arnasa duten aire zikin hori;
ez baitut ezer espero, pozik espero dut.
1961/6/11