Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Hadrianoren villa
Bat-batean, landetxe eta errepidearen
eta mendi sasitsu eta Tivoliren artean, oasi
ikusezin erraldoia.
Zuhaitz sakabanatuen artean
igarotzen den eguzkitara, larre berdeak eta
hormak, termak, anfiteatroak, aintzirak,
Kanopus-aren bake bare eta luzea,
eta han beltxargak bogan arestian bezala.
Palazioa, inperioa miniaturan,
eta batez ere bakardade jendeztatua:
zaintzaileak, idazkariak, zerbitzariak
eta gladiadoreak, eta itzal guztiz indartsu bat,
arin eta malgua aldi berean,
bekokian barraskiloak jolasean.
Hondakinetako isiltasun honetan, hotz jaisten dira itzalak.
Baina Enperadorea bizirik dago betiko,
eta botere lasai baten amets berealdikoa,
non esklaboak ere libre izango liratekeen
eta arimak gorputz baino ez, gauza bakarraren beldur:
bizitzan eder eta gazte izatea ez salbatzea.
(1969 maiatza)