Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Zoriontasuna

 

Zoriontasuna leiho koskan eserita zegoen egunero.

 

Haur kontsolaezinaren hazpegiak zituen.

Oraindik inor maite ez duen

haur heldugabe bat,

atsegin zuen soilik eskuak geldiaraztea

edo ileaz astiro giza begitarteak doi-doi ukitzea.

 

Eta, haurra zenez,

misterio handi bat aurkitzen zuen bere izenean.

 

1941/4/13