Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu

 

Sonata hauek jotzen entzuten dut

klabezin-jolea hil eta hainbat urte geroago,

Domenico bera ere hil eta

berrehun urte geroago.

Hau da orain gure gizateria,

luzatzen da bizitza

eta baita norbaitek dardarazi zituen soinuak ere,

musika tresna abandonatu bat

berpiztu zuten hauek bezalakoak.

Erraza izango litzateke

ileordeen Madril hura

irudikatzea, berarekin eraman zuen

printzesa portugaldarra

eta dotorezia ezti horretan

hispanizatu ziren

kantiga harmoniatsuak.

Baina ez. Ezta klabezin-jolearen

soslai luze-mehea ere

zorrozki

hatz gogortuak

samurki mugituz

iragan soinuzko

tekla horietan.

Hori guztia ez da ezer

hau bezalako abstrakzioaren aurrean:

musika hila

klabezin hil batean

emakume hilak joa

berpizkundearen

apoteosi honetan

nik, keinu batez,

demiurgo eta azti,

deitu ahal dudana

bizitzan murgil nazan

garaipenezko

bakardadea

kolpekatuz.

 

1964/4/7