Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Biluztasunaz
Quoi! Tout nu! Dira-t-on, n'avait-il pas d'honte?
(...)
Tout es nu sur la terre, hormis l'hypocrisie.
MUSSET, Namouna
Biluzik jaio gara, biluzik
aztertzen gaitu medikuak,
armadak, soinketa irakasleak.
Biluzik ebakuntza mahaian,
ospitaleko ohean,
heriotzarenean.
Biluzik amodioan elkar ikusteko,
beste gorputzen azala sentitzeko eta,
penetratu baino gehiago,
penetratuaz esaten diguten
talka eta igurtzia edukitzeko.
Beti biluzik, garrantzirik ez duten gauzetan izan ezik.
Orduan zergatik beldurtzen ditu batzuk hainbeste
besteen biluztasunak? Beldurra
izango ote diote, askoren
itsusiari baino, batzuen
ederrari, edo bakan batzuen
atal bikainen
lilurari? Eta (bekaizkeriak)
paralizaturik mundua eta bizitza
jitoan aske joaten uzteari
askatasun biluzirantz?
1968-69