Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Omenaldia Tomás António Gonzagari

 

Gonzaga: bazeneukan ezer gehiagorik ez esatea,

arkadiar pedante baten poema jasanezinak

baino ez idaztea, mintzaira bifido batean

lagunarteko eta alderantzizko latinerako.

 

Baina behin hauxe esan zenuen:

“mundua baino handiagoa dut bihotza”.

Ez du axolarik zein egoeratan esan zenuen

 

Bihotza mundua baino handiagoa —

edozein poetak inoiz esan duen

gauza bitxienetako bat.

 

Beharbada klasiko zahar bati

kopiatu zenion. Baina, nola

esan zenuen zuk hori, Gonzaga! Zalantzarik gabe

 

zure bihotza mundua baino handiagoa zen:

aberriak edo Mariliak ez zenituen aski.

 

(Nahiz eta Mozambiken gero, Rimbaud Etiopian bezala,

esklaboen salerosketan loditu zinen).

 

Madison, 1968/4/13