Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Don Juan gazteak eskua bularrean
(hatz bat loturaz bildua du eta)
ondoko mahairantz makurtzen ditu bizarrak
arraren setakeria publikoaz
hitz egiteko temati neskarekin
(ezkon-eraztuna hatzean, begi inguruan urdina),
gutunak idazten ari da eta amorruz uxatzen du.
Beste bat heldu eta urrun eseri da.
Bizarra egina, ile motza, sorbalda tente,
kokotsa esku gainean jarri
eta zigarroaren ke geldoaren artean
harrapakinari begirada tinkoa jaurtitzen dioten horietakoa da
—berea da, berea da, diote begiek tenk.
Beste mahai batean, hiru soldadu begi-bazterraz
ari dira, erne lausoki hitz egiten duten bitartean,
eta begi igaroezinek zeharka eranzten dute
mahaian idazten ari denaren arropa gutxia.
Bere papera egin ondoren argi gera dadin,
oi gizon puska... beste batzuk ditu zain...
Don Juan horrek zerbitzariarekin hitz egin du biktimaz,
bat-batean atera denaz. Biak barrezka.
Neskak alde egin duenean, bi ahobero
sartu eta eseri dira
joan ondoren neskak utzitako lekuari begira
gelditu zenaren mahaian. Ez duela entzuten esaten dute.
Bizarrari tiraka baina besoa bularrean,
garaitua joan da (puta bat ordainduko du
bihar horrekin lo egin duela kontatzeko).
Beste hirurak, geroago, etxean, komunean,
berberarekin pentsatuz masturbatuko dira (bihar
kafetegira itzuliko dira kontatzeko
guztiek egin duten konkista handi bat).
Eta neskak bere burua emateko agian
aukeratuko lukeen hark —batek daki— (ala izango da hau
begirada txunditua soilik sartzen duten horietakoa?)
ez zuen ezer ere izan. Gehiegi begiratu
eta bere bi lagun ergelen konpainiatik
garaiz ihes egiten ez zuen jakin izan.
Luanda, 72/8/4