Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

Lisboa — 1971

 

Taxi-gidaria bizitzaz kexaka ari zen.

400 ezkutu irabazten du asteko, eta nagusiak kalkulatzen du

gainontzekoa eskupekoen bidez lor dezakeela.

Minbiziaz hiltzen zaizkit lagunak,

gogaitasunez, literatura-orrialdez,

mutiko bat ikusi nuen gerran galdu zituen

bi eskurik gabe (eta ortopediakoak barre egiten zion

berak prestatutako bietatik, artifizialak, hain arrosantzeko,

bat bakarrik “jantzi” nahi baitzuen).

Jendeak amorrazio gorrez eta pazientzia hartuz

autobusa, soldataren igoera, Espiritu Santuaren

etorrera, komentuko zopa itxaroten ditu.

Baina taxi-gidariak kontatu zidan

astakilo batek eztabaidan esan ziola:

“... Hi garai hartan hire aitaren potro batetik bestera

ihesi henbilen ea horrela

putaseme izatetik libratzen hintzen...”

Eta hala da: potrotik potrora dabiltza

ea ihes egiten duten — eta askok ez dute ihes egiten.

Eta beste batzuek ez diete ihes egiten ihes egin ez zutenei.

 

Lisboa, 1971/8/5