Aurkibidea
Oda inoren konturako surrealismoari
Camőes-ek bere garaikideei hitz egiten die
Gutuna ene seme-alabei Goyaren fusilamenduei buruz
Wanda Landowskak Domenico Scarlattiren sonatak jotzen ditu
Schuberten abestiak, Wilhelm Müllerren testuekin
Sophia de Mello Breyner Andresen-i Pedra filosofal liburuko ale bat bidaltzean
Omenaldia Tomás António Gonzagari
Chartres edo bakeak egiten Europarekin
[hilobiak dauden tokitik igarotzean]
Hizkuntzalaritzaren hastapenak
Ekumenismo lusitaniarra edo herritartasun bikoitza
Militarrez betetako kafetegia Luandan
Monasterio-bizitzaren laudorioa
[adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna]

Post-Scriptum
Ez naiz ni hezurrak gordetzen zaizkien horietakoa,
eta ez naiz hezurrak edukitzeko garaiz gorde ez direlako
kexatzen diren gerokoen gogoan egongo.
Era berean ez naiz ni estandarte izango diren horietakoa
odolezko edo hitzezko borroketan,
hala batzuek gorrotatua nola besteek maitatua.
Ez naiz halaber ahotsaz liluratzen duten horietakoa,
gazte bakartiari xuxurlatzen ilun-argitan
ametsetan izan dezakeen edertasun lausoa.
Ez naiz bederen tristeen kontsolamendua izango,
umiliatuena, bizitza osoa apurka-apurka
traizionatuagatik amorratzen daudenena.
Ez, ez naiz baliogarria edo gelditzen den ezer,
eta hilko naiz, hiltzean, neure buruarekin.
Bakar-bakarrik beldur handiz, une galduetan,
bere buruaren eta guztien aurrean bestela bezala,
jakinmin, poesia zein neurritan den bizitzaren maskara
susmatzea onartu duenak irakurriko nau.
1954/5/27