Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
74
Aurretik pentsatuak zeuden moduan ari ziren irteten eztaiak, eta elizatik ateratzerakoan arroza ere bota egin zen bota, txistulariak, dantzarien arkuak eta guzti. Orain bazkariaren postretan zeuden, eta iadanik gehienak erdi horditurik zueden sagardoa eta txakolinaren poderioz. Senarberria ertzainez jantzita zihoan, eta emazteberria pospolinaz. Nazio-erreibindikapen zentzu bat ere eman nahi izan zioten, eta alajaina lortu ere lortu egin zutela. Bazkalkideak fandangoak eta arin-arinak nola dantzatzen ari ziren ikusi besterik ez zegoen horretaz konturatzeko.
Halere, eta festa bere gailurrera ailegatzen ari zen une prezisoan, trikitixak bere musika alai eta umoretsua eten egin zuen, eta tristura handiko giroa nagusitu zen bazterretan oro.
Gonbidatu guztiak anfitrioarengana zuzendu ziren, erreguz eta garrasiz:
Jauna, Jauna, txakolina nahiz sagardoa agortu egin dira, eta bekatarien gisara gure senako edariak ez direnetara jo ez dezagun, zerbait egin ezazu, otoi!!
Mirakulu bat!! Mirakulu bat!! oihuka hasi zen jendetza.
Berak ehun jarra urez bete arazi zituen eta bere ertzain-ezpata haien gainean ipiniz sagardo eta txakolin bihurtu zuen ura.
Jendea, aho zabalik eta liluraturik, orruka jaraitu zen:
Bera dugu salbatzailea, gure mesias infernutik igota!! Biba!!
Berak ikusi zuen guzti hura ongi eginda zegoela eta honela segitu zuen:
Aberkideok! Ni ez naiz espero duzuena. Emazteak eta biok alaba bat izanen dugu eguna amaitu baino lehen. Horixe duzue bidalitakoa!
Ezkonberriek berehala heldu zioten larrua jotzeari eta ensanblaia bukatu bezain laster, emaztea erditze-minak jota konbultsionatzen hasi zen; minutu batzuren barru jaio zen aberkimu berria, bildutako guztiei irrintzi baten bidez agurra emanez. Irrintzi hori mendietan zehar hedatuz joan zen, eta sorgin guztiak berpiztu egin ziren. Mesias horren gudalosteek zazpi egunetan katoliko guztiak hil zituzten eta orduan konturatu zen Jainkoa iraultza burutua zegoela dagoeneko.