Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
2
Kaka egin ondoren, eta honek emandako fribolitateaz, azkenean telefonoko numeroa markatzeko atrebentzia nahikoa izango zuela pentsatu zuen. Numero bera markatu zuen aurreko aldietan, mila aldiz damutu zitzaion ondotik, azkenean sufrimendua besterik ez ziolako ematen edo. «Eta hik ez ezak irribarrerik egin», esan zuen ispilura begiratuz «hire kulpagatik negok eta, nagoen egoeran». Kolpe indartsu batez hertsi zuen komuneko atea.
Azken egunetan askotan hartu zuen aurikularra, baina azkenean beti leku berean utzi beharrean egoten zen, arrabiak eta ezintasunak eragindako kolpe gogor batez gainera. Urduritasunak taupadak azkartu ezezik, hitzegiteko ezintasunera eramaten ohi zuen, eta total, esan behar zituenak ez esateko ez zuen pena merezi berriro hotsegiteak.
Zer egitera zihoan pentsatu gabe, aurikularra deskolgatu zuen eta hazkada prestu batzuz markatu zituen numeroaren zifrak, banan banan eta damuari tokirik utzi gabe. Aurretik bazekien egiten ari zena mementu batez ere kuestionatzen bazuen, ezingo zuela aurera jo, eta berirro ere etsi egin beharko zuela.
Baina oraingoan zenbakia markatua zeukan dagoeneko hainbesteko larrimina ematen zion jiratze-hotsa, eta hariaren bestaldeko ahotsa entzuteko prest zegoela, burua zuri zeukan, ez zuen ezertaz pentsatzen, ezta pentsatu nahi ere noski.
Bestaldetik beti iristen zen soinu edo ahots lehor hura obsesio gisa zeukan buruan grabaturik, erantzun antzu hura, komunikaziorako aukerarik ematen ez zuen hots artikulatu hotza. Azkenean, komunikazioa irekita zegoela zioen seinalea entzun zuen.
«Veinticuatro horas, doce minutos, trece segundos, piiii» eta pitido sakon horrek burumuineraino sartuz ez zion hitzik ere botatzen utzi. Bat bateko erreakzioz kolgatu zuen telefonoa, eskuak buruaren gainean jarriz eta horman apoiaturik lurreraino eroriz. Geroago jaiki, eta dutxa bat hartzera abiatu zen, ezintasunez eta arrabiaz.