Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—18—

 

Teo gure protagonista da, eta bere historia esbozatu behar bagenu, narrazioaren mementu honetan itsasoari begira eserita dagoela esango genuke, eta bizitzak oso gaizki tratatzen dituen deskraziatu horietako bat dela, eta bere zorigaiztoa bukaeraraino eraman zuela, etabar, etabar.

        Halere, eta Teo hain historia luzea duenez, benetan zaila gertatzen da nondik hasi asmatzen jakitea. Nonbaitetik hastekotan, txikitan gurasoek jotzen zutenean etabar konta bait genezakeen, edota poliziak kinki bat zelakoan harrapatu eta ostiatu zuen hartakoa, edota bere bizitzako maitegai bakarra izan den neskato xarmant horrek eman dizkionak, edota, edota, edota.

        Baina ez, ez gara tentazio horretan eroriko. Alde batetatik, konplikatuegia eta injustoa izanen litzatekeelako, eta bestaldetik, gu honako hau esaten ari garen bitartean, bere etxera joan delako, eta kasete batetan grabatu duena entzutea, ziur asko, egokiagoa litzatekeelako. Entzun dezagun beraz.

        «Alo, kasete hau hartzen duenak, mesedez, juezari pasa diezaiola erregu egingo nioke. Grabazio honen bidez, nire kexa eta protesta azaldu nahi dut, alegia, mundu honetako ezer gutxirekin nagoela konforme. Are gehiago, mundu hau madarikatu egiten dut, mundua baino gehiago putaetxe erraldoi, borobil, merke eta malsano bat delako. Bizitzak gaizki erabili nau, torturatu egin nau, nire buruan kaka egin dute gizonek oro, existentziarik ezara bultzatu nau inguruak. Hau honela, protestatzat erabil dezakedan arma bakarra dut eskueran. Eta erabili egingo dut, ezin bestean, zuek guztietaz bengatzeko: nire burua hil arte masturbazioari ekingo diot, ezer ez zaretela kontura zaitezten. Eta hil ondoren ahal badut, nire horretan jarraituko naiz, euria bera zuri bilakatu arte. Hori duzue nire bengantza, nire azken bengantza posible bakarra».

        Forensearen hitzetan, egun hartan elurrez estalitako gorpu baten gainean egunargitu zen goiza.