Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—63—

 

Ohartu zenean Arantxak zakileraino jaitsi zuela eskua, lehen mementuan sorpresa apur bat jaso zuen Manuk. Ordurarte berarekin ibilitako nesken artean inor ez bait zen horretara ausartu. Horrek goriago ipini zuen bere gogoa, eta bere gorputz biluzien artean zegoen hutsunea betetzen hasi zen bere karizia eta mogimenduez. Bi eskuez Arantxaren ipurdia heldu zuen eta bere gorputzaren kontra mogimendu zabalez hasi zen astintzen harena.

        Arantzak bere ezpainez Manuren gorputza exploratzeari heldu zion, noizean behin haren zirrarak sentitzen zituelarik. Karakol baten gisa haren gorputzean egindako bide guztiak mihiaren txistu eta lerdeaz markatzen zituen, Manuk geroago errepikatuko zuen modu berean.

        Giroa ezin gorenagoa izan, eta klimasa gorde nahiean saiatzen ziren biok, hordialdiko dantza batetako pausu guztiak neurtuak eta aldez aurretik buruz ikasiak balituzte legez. Batek besteari behatz punta mihi puntarekin ikutuz, eta besteak belaunetatik gora habi beroa eskalatu nahiez. Dena zitzaien kilikagarri, eta bien inguruko mugetatik kanpo dena zen soberan.

        Manuren eskuak Arantxaren gerrira irristatu ziren, ezpainak borobilduz haren lepoa bilatzen zuen bitartean. Musu labainkor bat jaso zuen eta eskuez haren bizkarrezurra ferekatuz, bere gorputz gainera igo arazi zuen aldi berean bere kolkoaz haren bular puntak igurtziz. Musu frenetiko bat jaso zuen erantzun bakartzat. Manuk Arantxaren ipurmasailak zabaldu eta estutu egiten zituen, haren eskua bion gorputzen artean labaintzen zen une beretsuan. Azken mogimendu frentiko baina armoniko batzu izan ziren bukaeraren aurreneko partea markatu zutenak.

        Bi gorputzak banandu ziren eta zigarro bana biztu.

        Manuk Arantzaren ilea ferekatzen hasi zen, eta zurrumurruz esan:

        — Maite haunat...

        — Ez, ez —moztu zion gorputza gerritik gora altxatuz eta erdi oihuka—, ez diat amodiorik nahi. Sexoa besterik ez duk. Sexoa! Sexoa! Uste nian konprenituko huela...