Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
39
«Ernai guztiok, hamabost minutu besterik ez bait dira geratzen obrari haserakoa emateko» esan zuen zuzendariak, eta antzeslari guztiok kamerinoetatik irten zineten, ispiluak eta makilaiazko hautsak atzean utziz. Estrenoa zen eta denok urduri ezezik, inpazienteak zeundeten.
Kazetari bat gerturatu zitzaian hiri, protagonistari, eta galdegin:
Mesedez, Pepe, nolako papera jokatzen duzu antzerki honetan?
Beno, antzerkiaren gaia korrespondentziarik gabeko amodio bat da. Orduan, nik gizonezkoaren papera tokatu zait, eta obraren bitartez arrazoin horregatik mindutako anima baten sentimendu garratz eta desesperatuak azaltzea litzateke nire eginbeharrekoa.
Eskerrik asko, Pepe, eta ez zaitugu gehiago hemen iraun araziko, obra hastear bait dago, eta gainera nerbioak ez bait dira, uste dugunez, makalak izango.
Eszenarantz abiatu hintzen, eta bide erdian obran Lasildaren papera egiten zuen Ane arkitu huen, hire fikziozko animaren atormentatzailea zena begibistan ezarri zitzaian. Kaixo hik, eta zer nerbioso al zaude Anek, beno ikusi behar nola irteten den hik, bai noski estrenoak beti halakoak izaten dira Anek, ez ez obra hau badakizu nire lehen obra pisuduna dela hik, beno barnera sartu behar dugu Anek, bai suerte ona izan hik, baita zuk ere guztiok dugu horren beharrik eta Anek.
Zorte ona desiratuz edo, begirada samur bat bota eta segituan, teloiaren atzean zegoen eszenatokira joan zen, heu hark ibiltzean egiten zituen mogimenduek liluratuta geratu hintzela. Atzeneko mementuan, eta publikoaren isilunea nagusitu zen mementuan, hi ere eszenara sartu hintzen aurretik ikasitako tokian ipiniz.
Anek etxeko terrazan josten egon behar zuen, zer edo zer kantatuz, eta orduan hi sartzen hintzen egunonak desiratzen, eta orduantxe konturatu hintzen zein tristea zen hire egoera, antzerkiaren fikziozko amodio hura Anerekiko benetako amodio expresaezinaren ispilua bait zen.