Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
41
Gutxi falta zen sirenaren joaldi zoriontsua entzuteko. Egunoro goizeko zazpiretan fitxatzen zuenetik arratsaldeko ordubiak arte tornoari itsatsita pasa behar izaten zituen ordu horiek ez ziren oso atseginak, baina ezin esan bestalde aspergarriak zirenik, gainean egon behar horrek ez bait zion aspertzeko astirik ematen.
Askotan pentsatzen iharduna zen ea horrek pena merezi ote zuen, baina bere kasuan premisak gogorregiak izateak konklusiotara ezin iristea zekarren. Etxean emaztea eta ume koskorra imajinatzeak, besterik gabe, burutik baztertzen zizkion museko partidetaz gain burura zekizkokeen pentsamendu ideal guztiak.
Baina egun hartako zazpigarren lanordua bete baino mementu batzu lehenago, ongi aski zekien berak egun hura ez zela nolanahiko eguna. Hileoro bezala, sirena jo eta fitxa zirrikituan sartu ahala, bulegora joan eta soldataren kartazala emango zioten, eta egia esan, diruak berak baino gehiago, poz handiagoa ematen zion emazteari kartazala emateko mementua imajinatzeak. Falta ziren minutuetarako ez zuen pena merezi lanarekin jarraitzeak eta makina geldituta utziz, zigarro bat biztu zuen.
Urduri ireki zuen atariko atea etxerakoan, eta eskilarak binaka igo ondoren, txirrina jotzearen egunoroko ohituraren kontra giltzaz zabaldu zuen atea zerraila leunki jiratuz. Barruan zegoenean, txirrina etengabe joka hasi zen, aldi berean garrasi eginez:
Josepa!! Josepa!! Non arraio sartu haiz, maite hori? Niregandik iheska, ala?
Sukaldeko atean azaldu zen gorputz erdiz haurra besotan zuela.
Begira, Josepa, hile honetako soldata. Eta eguberritan gaudenez ematen ohi duten soldata berezia ere. Gogoratu ere ez nindunan egiten. Gurasoen etxera joan ahal izango dinagu gabonak pasatzera eta Joseparen arpegian ikusi zuen keinuagatik hura ere ez zen gogoratzen eguberria zenik.
Haurra erdian ia itota, besarkada luze batez lotu ziren biok, eta Josepak belarri atzean musu ttipi bat eman zion.