Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
57
Jainkoak zerua utzi behar zuela agindu zionean, begiak okertu zituen muturrean ostiko bat joko baliote bezala. «Zertarako lurreratu behar nau zoro ergel honek?» pentsatu zuen irreberentziazko erreflexu primario batez. Baina paradisu hartan denen nagusia zen jaunari ezin zitzaion inola ere kontrarik egin, eta onartu egin behar, eta zer egingo diogu. Obeditu behar ezinbestean.
Aingeruen artean klase berezi batetakoa izatea gauza batzutarako ona bazen ere, mezulari-ofizio hori asma zitekeen txarrenetakoa zen. Gainera, lurreko jebo txusmoso horiek ez zuten mezua lehenengo aldian entenditzen, eta beste behin batetan bederen errepikatu beharra edukitzen zuen normalean. Geroago ziur frogatzeko mirakuluak eskatzen ez bazituzten. Zeren Jainkoaren bihotz onaren ondorioz beti betetzen ziren mirakulu-grinak, baina mirakuluak egitea ere haien esku uzten zuen eta ahal moduan moldatu behar, zeren benetan konplikatuegiak ziren egiteko trukoa agerian utzi gabe.
Gainera ez zen enkargu makala orain agindurikoa. Jaunaren hitzak errepikatu zituen oroimenean. «Jerusalemen bizi den Maria izeneko birjin batengana joan, eta esaiozu beregandik jaioko dela Jaunaren semea». Gero eta konbentzituagoa zegoen ez zegoela burutik sano Jainkoa, seme bat egin eta lurrera bidali.
Baina beno, bera orain Mariaren etxe gainean zegoen, eta arnasa sakonki hartuz etxe barnera igaro zen. Sutondoan zegoen birjina, sinagogarako urrez bordaturiko mantalak josten jo eta ke, ezpainez otoitzen bat listukatzen zuen bitartean. «Ostia, emakume hau egiaz birjina baldin bada, hemengo tipoak guztiz tontoak dira». Bai, benetan ederra zen Maria, eta aingeruak Jainkoaren mezua lehenbailehen emateko premia sentitu zuen. «Agur Maria, emakume guztien artean hautatua izan zara» aingeruak. «Hona hemen Jaunaren morroia, niregan bedi bere borondatea» Mariak. Eta aingeruak Jaunaren borondatea erakutsi zion, tente eta bero bero zegoen borondatea alegia. «Eta berboa haragi bihurtu zen, eta gure artean bizi» aingeruak ia arnasik gabe, Mariak bere gorputz guztia barneratzen ari zen borondate hartan plazer pittin bat ere sentittzen zuen bitartean. Azkenik isurtze beroa sentitu zuen magalean.