Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
35
Bost minutu zeramatzan itxoiten burnizko bi sare zirela tartean, bi zatitan banaturiko gela hartan. Alde batetatik bestera lau pausu besterik ez zeuden arren, ezin zuen jezarririk iraun, eta pareta batetatik bestera paseo amaigabe bati ekin zion bisiten gela hartan sartu zenez geroztik.
Bat batean sarearen bestaldean zegoen atea ireki egin zen eta gartzelako funtzionario batek iragarri zion berehala etorriko zela. Mementu horretantxe zutik geratu zen geldirik eta eskukada azkar batez lisatu zuen gona, zergatian erreparatu gabe ere. Azkenean, atearen azpian zeharkatu zuen eta aurrez aurre gelditu ziren elkar begiratuz eta elkarren beldurrez edo. «Hamar minutu dira» esan zuen funtzionarioak.
Ia denbora erdia berbarik egin gaberik pasa zuten, arpegiko jestua aldatuz baina expresioa aldatu gaberik. Bere buruari inposatutako erabakiaz edo, besoak gonaren atzetik gurutzatu zituen eta esan:
Esto... eta bi sareen artean zegoen funtzionarioa begiratu zuen aldi berean, ez nauk etorri isilik egotera... uste nian ez ninduala errezibitu nahi izango, eta... beno, diskurtsoa prestaturik neukaan, baina... hori, imajinatuko duanez bazekiat neskarena, baita bortxaketarena ere, hire argazkiaz herri guztia bete ditek salaketa gogorrekin batera, eta... eske beno, hori bada, ez zaidala inportik... ala bai, nik zer zekiat! Ez zeidak inportik jakitea benetan egin huen ala ez, ezta zergatik egin huen ere... minutu pare batetako isilunea nagusitu zen. Baina zer edo zer esan ezak! Bota ezak, mekaguendios!! ukabilak itxi, estutu eta ile kizkurretera eraman zituen.
Sareen bestaldean, eskuak poltsikoetatik ateta eta goiko aldera begiratu zuen. Zurrumurru ia entzungaitz batez ezan zuen:
Ez negon ezertaz seguru, baina estimatzen dinat hona etortzea, benetan. Nahiago niken... «bukatu egin da denbora» moztu zion funtzionarioak.
Atea ireki zioten eta buelta eman baino lehen bestearen ezpainetan musu baten ezpain borobiltzea ikusi ahal izan zuen. Keinua bueltatu zion, eta segidan burua jiratu zuen.