Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
29
Duela urte batzu ospatuak zituzten beren urrezko eztaiak. Silioi hartan eserita, aitonak orduko bazkaria gogoratzen zuen, zer nolako hitzaldia bota zuen, zer diru piloa gastatu zuen janariak pagatzen, eta apaizak pulpitotik bezala bazkalondoan isuri zituen hitz gozoak, nola sortarazi zituzten malko pare bat amonaren begietan. Orain biek pasata zuten hirurogeitamar urteetako muga, eta elkarbizitzako urte luze haietan bietako inork ez zuen jaso, halafedea, elkarrengandik kexarik. Gela desberdinetan egiten zuten lo, hori bai, baina horrek ezer gutxi nahi zuen esan. Areago, ziur zeuden elizan zuriz jantzitako egun hartan zin egindako guztia zintzoki bete zutela.
Egun hartan, eta beste egun guztietan bezalaxe, auzoko jubilatuek zuten biltokirantz abiatu zen, eta han bere lagun Santiago topatu.
Kaixo, Javier. Deskantsatu al diagu?
Horixe baietz, Santiago. Kuluska ederra bota diagu.
Ardo beltz bana, beti bezala, ezta?
Basoa esku artean, zenbait begirada elkarrekin gurutzatu zituzten, ezer esan gabe, zerbaiti beldur edo.
Bart horretaz pentsatzen ihardun nian, eta egia esan, guztiz nahaspilaturik natxiok hasi zen Santiago zalantzazko tono batez.
Neronek ere, eta ez pentsa gauza erraza denik. Zerbait egitekotan gargi zegok neronen aldetik etorri behar duela. Behar den ausardia banu, gaur bertan esanen niokek.
Lasai eta eskua bizkar gainean ipini zion, nire aldetik ez zeukat inongo presarik.
Gau hartan, etxerakoan, eta telebista ikusten zuen bitartean amona punto egiten ari zenean, hitza hartu zuen Javierrek.
Felisa, entzun, gauza bat esan behar dinat. Hik badakin ez zaidala gustatzen gezurretan ibiltzea. Ia hirurogei urte hauetan oso zoriontsu izan naun hirekin, eta horrexegatik ez dinat nahi ondoren esango dinadanarekin ezer alda dadin. Badakin Santiago, nire adiskidea, bada nirekin bizitzera etorriko dun etxera etenaldia egin zuen arnasa hartzearren. Nire logelan lo egingo liken, baina inork ez liken horren berririk izango.
Felisaren begietan malkoen itzala esbozatu zen, eta Javierrek urrezko eztaietako malkoen antza hartu zien.