Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
48
Tabernaren argiak bion arpegiak esbozatzen zituen erditzalez.
Hi beti hire gin-kas horiekin, e? bota zion Imanolek, bere basoari zurrutada bat ematen zion bitartean.
Alu hori, eta hi hire zuku naturistekin itzuli zion Ebak.
Barre egin zuten biok, eta begi-kolpe bana jaurtiki zioten elkarri. Ebaren eskuak Imanolena bilatu zuen, eta elkarrekin topo egin ondoren, arpegiak itxuraldatu ziren, serioaga eta desiratiago bilakatuz. Gertuagotuz joan ziren gorputzok eta ia itsatsirik zeudenean, bakoitzaren ezpainak bestearengana zuzendu ziren. Musu luze eta sakona izan zen. Ebak heze sentitu zuen alua, eta Imanolek zutik zakila. «Gori gori jarri nauk, zerri horrek» esan zion Ebak.
Beste musu batez elkartu ziren, eta ezpainak urruntzean, esan zion Ebak:
Komunera niak, hemendik minutu batetara herorri etor hadi.
Pentsatu bezala elkartu ziren komunean, eta aintzin-solasik gabe hasi ziren elkar musukatzen eta biziki estutzen. Gorputz biak dantza biolento batetan murgildu ziren, ahoa erdi zabalik, bakoitzak bastearen arpegia imajinatzen zuen bitartean.
Larrugorritan zeuden ia, bakarrik alkandora soin gainean, eta Imanol komuneko katiluan eseriz, Eba gainean ipini zitzaion. Halare, segundu batzu pasata Imanolek ezin izan zuen agoantatu eta mamia eskapatu zitzaion. Eba segituan jabetu zen, eta arrabia piska bat azaldu zuen arpegian.
Barka, baina ezin ninan gehiago agoantatu... hasi zitzaion Imanol.
Ba! Beti berdin gertatzen duk honelako kasuetan. Bakarrik utz nazak, mesedez belarritik pasa zion eskua leunki une batez.
Imanol atera zen komunetik, eta Ebak bukatu gabea burutzeari eutsi zion poliki eta presarik gabe. Jantzi eta komunetik irteterakoan, Imanol arkitu zuen ate ondoan. Bere erregua entzun zuen:
Goazeman kalera, beste taberna batetara. Ordainduta zegon dena.
«Ongi duk» esan eta kaleratu ziren. Euria ari zuen ia indarrik gabe, eta Ebak besotik heldu zion fermuki Imanoli. Zigarro bana biztu eta elkarrekin abiatu ziren kalean barrena.