Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
61
Maria eta Marta inguruko prostitutarik famatuenak ziren. Haien etxean, koitogintza eta gainerantzekoak praktikatu ezezik, oso leku exotikoak eta saio guztietan lagungarri ziren hamaika elementu bariatu arkitzen omen ziren.
Ahizpetatik bata oso erlijiosoa zen; bestea, aldiz, bizitzako ezer gutxitan sinesten zuen, are gutxiago Jainkoagan jakina.
Egun hura argitu zenean, putaetxe aristokratiko hura erabat goibeldurik iratzarri zen: Maria eta Martaren anaia, Pedro, hilda azaldu zen bere ohe gainean. Bi ahizpak ez ziren ados jartzen heriotze haren zergatiarekin. Bata zeruko aitaren zigorra izanen zela ziur aski, hain emakume gaiztoak eta bekatariak ziren eta; bestea, jakina, infartoa edo derrameren bat izanen zela dudarik gabe, Pedrok zeraman bizitza mozkorti eta narrastuarekin ez zela batere arraroa. Hitzak joan oihuak etorri, ez ziren egun guztian konforme etorri, eta hurrengo gauean eztabaidari etena eman behar izan zioten, hiletak eta gainerantzekoak prestatu behar zituzten eta.
Gau guztia gorpuaren jagole igaro zuten, eta hurrengo goizean Marta merkatura joan zen erosketak egitearren. Bueltan, presaka eta orruka sartu zen etxean «Maria, Maria» garrasi eginez.
Ba al dakin, Maria, iaz ezagutu genuen tipo arraro hura, nirekin laguntasun handia hartu zuena, herrira ailegatu dun esan zion atean agertu ahala.
Mirakuluak eta gisa horretako trukoak egiten zituen hire bezero hura? Ene, gureak egin din! Esaion ea anaia berpiz dezakeen, hain mago ona baldin bada behintzat... esan zuen tono ironiko batez.
Esan eta egin, Marta ez bait zen ahizparen tono ironikoarekin erreparatu. Korrika atera zen eta inguruko putaetxeetan roiloa bilatzen zebilenean arkitu zuen mesias omen zen bere lagun hura.
Pedroren hilobi aurrera eraman zuten, eta mirakuluaren ordaina kontzertatu ondoren, kontzentratu, hauts magikoak bota, eta «Lazaro, jaiki hadi hortik» esan zuen. «Baina maisu, ez duzu Lazaro, Pedro baizik», eta «Berdin dun, neska». Hilobia ireki eta han azaldu zen Pedro edo Lazaro, berdin dio, mortaja eskutik zintzilik eta fresko freskoa. Biziki txalotua izan zen trukoa han bildu zirenen aldetik, eta Lazaro/Pedro agasajatzen zuten bitartean, mesiasa bere mirakuluaren ordaina kobratzera joan zen, Maria eta Martarekin amodiozko gau eder eta bukaezin bat pasatuz, batengandik bestearengana, jo eta ke geratu gabe eta debalde gainera.