Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—9—

 

«Ding dong» soinu egin zuen txirrinak, eta atea zabaltzera presakatu zen etxekoandrea. Betiko erritoa bete zuen pausuz pausu: zulotxotik begiratu ea nor zen, lapurren kontrako zerraila ipini badaezpada, eta atea zabaldu zerrail horrek uzten zuen arte.

        — Bai? —galdetu zuen zirrikitutik sudurra ateratzen zuen bitartean.

        — Kaixo, andre —irribarre zabal batez ageri zitzaion gizon aski guapo bat—, libre al duzu zure denborako zati bat?

        Atea itxi, segurantzazko zerraila askatu, eta atea berriro zabaldu zuen, erabat oraingoan. «Pasa, pasa» esan zion saltzaile anbulantea zirudien gizon hari, pasiluko argia biztu zuen une berean. «Mesedez, saloiean hobeto izango para», eta eskuineko eskuaz erakutsi zion saloiaren bidea.

        Siloi berdinean jezarri ziren biok, bakoitza ertz batetan, elkarrengandik nahiko urrun. «Begira bada, etxekoandre, kosmetikako produktoak eskaintzera natorkizu, ez dakit entzuna izango duzun gure marka, "Savonsa" izena du» hasi zen saltzailea zuzen zuzenean, besteak buruaz dena baieztatzen ziolarik. Oinaldean zeukan maletatxoa altxa eta ireki zuenean, gertuago jarri zitzaion emakumea.

        «Begira zein usain gozoa duen perfume honek» eta eskua zabaldu erazi zion. Bigarrenez eskua luzatu zionean, ezpainetara eraman zuen eta musu fin bat pausatu zuen bertan. Emakumeak, lotsaz baina kontrarik egin gabe, begirada lurrerantz makurtu zuen. «Batik bat zuri primeran doakizu perfume hau...» jarraitu zen gizona. Bat batean moztu zuen, eta:

        — Beno, aski da, ez nago prest joku ergel honekin jaraitzera —zutitu eta paretaren kontra jarri zen.

        — Zergatik, Anton? oso ongi ari zitzaizun ateratzen...

        — Baina zergatik hasi behar dugu orain, ezkonduta hogei urte bizi ondoren, honelako erokeriekin? Zu eta zure txotxolokeriak...

        — Oso ongi! Jakin nahi al duzu zergatik? Bada aspertua nagoelako zutaz! Nolabait arkitu behar dut zuk berez ematen ez didazun zoriona...

        — Beno, lasaitu zaitez, Ana, baina hori dena esan egiten da —eta samurki besarkatu zuen emaztea—, aurrekoan karteroa, orain saltzailea, aski da, ezta? Agintzen dizut hemendik aurrera kasu handiagoa egingo dizudala, baina lasai —eta mukizapia eskaini zion, errendizioaren zapi zuria eskaintzen duenaren modura.