Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
70
Erasoaren algarak belarriak gortzen zituen, eta betiko konsigna ari zitzaien soldaduei tinpanoetan kolpekatzen, «aurrera, beti aurrera, soldadu beldurtia hobe hilda balitz». Baioneta fusilaren punta azpian, eta aurrera, beti aurrera.
Azken salto bat eta atzeneko erasoa baino lehen arkitu ahal izango zuten azken babeslekuan etzan egin ziren konpainia hartan geratzen ziren soldadu guztiak. Hobe zen falta zirenetaz ez pentsatzea, hobe ezertan pentsatu gabe aurrera jotzea, beti aurrera. Aurrean, hamar bat metrotara inguru, ilundu baino lehen atzeman beharreko trintxera, etsaiek defendatutako trintxera.
«Hamar minututako atsedenaldia» esan zuen sarjentuak, ahotsa gehiegi altxatu gabe. «Justu justu zigarro bat erretzeko» esan zuen soldadu batek; handik piska batetara poxpolu soinu leun bat entzun zen. Inork ez zuen ezertxo ere esaten. Begirada guztiak ilunean galtzen ziren.
«Beno, denok prest» berriro sarjentuak, «suerte denoi, eta aurrera». Hamar segundu, eta lehen arrafaga-soinuak puskatu zuen ilargi batearen konplizitatea. Urrats luze batzuz haraino iristen saiatu ziren lehenengoak etsaien jopuntu garbiegiak gertatu ziren noski, baina bigarren filan zihoazenei ez zitzaien oso zaila egin trintxeraraino iristea. Esku-lehergailu batzuren eztanda aditu zen, eta baioneten kolpez burutu zen azkenik operazioa.
«Ongi, mutilok, araka itzazue hildakoak, eta arkitzen duzuen guztia zeuontzat» eta zigarro puro bat biztu zuen sarjentuak. Soldadu bat hilik zetzan burua izter gainean, eta soldadu erasotzaileetako batek zuzen ezarri zion gorputza, aldi berean poltsikoak hustuz. Dirua eta gainerantzeko gauza baliodunak bere poltsikoetara pasa zituen, eta azkeneko poltsikoan arkitu zuen sobre bat ireki zuen, polikiago orain. Gutun bat zen, eta emakume baten argazkiarekin batera bukatu gabeko lerro batzu arkitzen ziren. Pentsatu zuen hobe zela ez irakurtzea, baina ezin izan zuen azkeneko lerroa irakurri gabe utzi. Fusila eskutik erori zitzaion. Sarjentuak argazkia kendu zion eskutik, eta «neska hau nirea balitz, deszendentzia ederra egingo genuke» esan barre-algaraz. Soldaduaren bizkarrean eskukada pare bat jo zituen, «ez al duk bere telefonoa hor nonbait ikusi?».