Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—26—

 

Egun hartan, egunsentia diferente suertatu zen paradisuan. Eva ohitura zuen baino ordubete lehenago esnatu zen eta sagastietatik eta zuhaitzetatik buelta bat ematera abiatu zen. Marihuana ez omen zegoen debekaturik paradisuan eta bezperan erretako gehiegizko arrazioaren hondarrek oraindik bizirik zirauten Evaren odolean.

        Suge bat iruditu zitzaion zerbait antzeman zuen mariaren baporeen artean, eta ez dakit zer sagar batetaz, baina debekaturik zegoela, baina daleketedale sagarrarekin, kristoren kuelgea hartuko zuela, eta haragia ahula denez, bada hori, hozka egin eta joder baietz, kristoren aluzinea. Puska bat falta zuen sagarra Adanen mesanotxean utzi zuen, honek tentazioa agoantatu ezingo zuelakoan.

        Adan esnatu zen, eta sagarra ikusterakoan, ontzi batetan sartu zuen, lore morez inguratutako ontzi batetan. Egunak joan egunak etorri, sagarra ustelduz joan zen, eta kerubinen tronpetek aditzera eman zuten bezala, Jainkoak ulertu zuen egun hartan landatu egin zela bere trajediaren hazia.

        Zenbat eta ustelago sagarra, are eta alaiago Adan, are eta moskeatuago Eva. Gizon horrekin ez zegoela karrera ateratzerik, eta beste gizon berri bat nahi zuela. Bitartean, hondakin ustel eta desegin batzutan bilakatu zen sagarra, eta orduan Adan izan zen mariaren baporeen artean bere mementua iritsia zela ikusi zuena.

        Zeremoniazko jantzitzat platano hosto bat ipini zuen sabelpean eta Eva preso harturik sagasti debekatuaren aurrera eraman zuen. Bertan lotu egin zuen, eta izugarrizko mehatxu eta bortxaketen bitartez, sagarraren hondakinak oro janarazi zizkion, osorik eta ia arnasik hartzen utzi gabe. Gero, zeremoniazko jantzia erantziz, solemnitate handiz eta gerokoei dedikatuz, gizateriaren lehen kanpain jotzeari eutsi zion, esku higidura bizkor batez arrakasta izugarriz eman ziola amaiera ekintzari. Isuritako haziaren kolore, dentsitate eta kantitatea sagar hondakinen berberak ziren.

        Jatorrizko Biblian historia honen ondoren —eta hau, jakina, eritzi pertsonala da— historiagilearen aburua dator, eta bertan dioenez, ekintza horretan arki daitezke orgasmoaren inbentzio eta finkapena alde batetatik, eta mogimendu feministaren lehen hastapena bestetik. Baina, esan dugun bezala, hori eritzi pertsonala da, eta gu horretan ez dugu inoren aldeko paperik hartzen.