Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
14
Ez!! Ez!! garrasi zegien bion erdian zegoen neska xarmantak, gertu antzematen zuen tragedia ebitatu nahiean. Mendi gailurren atzetik eguzkia ari zen ezkutatzen, etabar, etabar.
Bi gizonok elkar begira eta zutik, ezer mogitu gabe. Bazirudien ez zegoela ezer bizirik haien gorputzetan. Bakoitzaren begirada bestearenean iltzekatzen zen, gezi oinazetsu baten antza, eta gezi hori bihotzeraino barneratzea litzateke itxuraz bion xedea.
Neska erdi negarrez zegoen dagoeneko, berak esana bait zuen erokada hutsa zela, benetan maite bazuten bera, ez egiteko honelakorik, haien arteko borrokarik ezetz, faborez. Baina haiek nikaso, beren gizontasuna demostratu nahi zuten, eta ez zegoen, zirudienez, atzera egiterik. Astazakil batzu besterik ez zirela, jolin baietz, eta asko esan maite zutela, baina ez zitzaien batere axola bera han negarrez ikustea. Negar bizian bukatu zuen azkenean, burua esku bien artean sartu eta burua zotinka gora eta behera mogituz.
Bienbitartean, haren maitasunagatik borrokan hasteko prest zeuden bi gizon haiek bata bestea baino dexente handiago. Neska hura ezin bi nagusiren morroi izan, pentsatzen zuen batak, eta neska hura bere bihotzetik baztertu nahi bazion, bihotza bera zapalduz beharko zuela izan, pentsatzen zuen besteak.
Makina bat ordu igaro zituzten jarrera estatiko hartan giarrik ere mogitu gabe, betazalek harrizkoak ziruditela. Eguna behera zihoan neurrian, tragediaren amaipuntua ere gertu zegoela igerri zitekeen. Bazterrean zegoen neska desesperatua ere horretaz konturatu zen, eta begirada atzerantz jiratu zuen, isurtzekotan zegoen odola ezin ikusiz.
Ongi zegok, Goliat. Gizona baldin bahaiz, eraso egidak eta lehenbailehen bukatuko diagu esan zion Davidek bestearen orguiloa harrotu nahiez edo.
Hireak egin dik, enano rnadarikatu hori eta eskua haren gainean erortzen utzi zuen, Daviden mogimendu azkar batez huts egin zuelarik.
Davidek haren hutsa eta konfusioa aprobetxatu zuen, eta poltsikoan zeraman honda atera eta harri zorrotz batez kargatu ondoren buru erdian barneratu zion, lurrean seko geldituz. Davidek neska begiratu zuen, eta ikusi zuen haren expresioa definiezina zela, ez pozik ez triste. «Pasako zaio» pentsatu zuen bere arma berriro poltsikoan sartzen zuen bitartean.