Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—64—

 

Berriro ere zurrutada bat eman zion Cointreau botilari, eta tapoitik ahora poliki isurtzen zitzaion bitartean, begiak okertu zituen aurreko silioiean eserita zegoen Maider ikusteko. «Nahi al dun?» esan eta jaso zuen ezetzak begiak itxi erazi zizkion.

        Bakarrizketa monotono eta luze bati ekin zion. Bazekiela ez zitzaiola alkoola gustatzen baina berak ere konprenitu behar zuela berak bakarrik botila osoa edateak erreparoa ematen ziola. Kulpa besteak zuela, ez berak, bere asmotan ez zela inola ere sartzen amodiozko gau hura likorez itotzea, eta ondorioz izorratzea. Malkoen artean eta hitz jarioa bat batean ebakiz botilaren muturra iltzekatu zuen ezpain artean, bidriozko ipurdi hartan geratzen ziren azken hondarrak agortuz.

        Ia soinurik gabe, lurrean laga zuen marroi koloreko botila eta ia ia zeremonialki tapoia ipini zion, erukto sakon eta ozen bat ezin ebitatuz burua konbultsionatzen zuen bitartean.

        — Maider...

        — Zer? —erantzun zion Maiderrek klausurazko moja baten tonoaz.

        — Goazeman ohera, ezin dinat gehiago iraun —eta buruan eskuen artean murgildu zuen, Maiderren begiratuari ihesegitearren edo—. Lagunduko al didan?

        Jaikitzen lagundu zion Maiderrek eta zapatak eta alkandora erantziz ohe gainean etzan zen. Komunerako bidean lasaitasunezko hasperen bat entzun zuen ohe aldean. Komunean sartu eta baineran zegoen komikia irakurriz piza egin zuen lasai lasai Maiderrek.

        Gelara itzultzerakoan, ikusi zuen galtzak erdi jaitsiz masturbatzen ari zela tapakiak alderaturik, eta brotxeak eta botoiak askatuz jantziak kendu eta lurrean pilatu zituen. Ohean sartu zen, eta esku parea sentitu zuen bereganatz hurbiltzen. Burua ere, Maiderren kolko gainean deskantsatu zuen. Une batzu geroago:

        — Barka, Maider, hau baino gehiago merezi hunen.

        — Lasai, ez dik ajolik —esku artean zeukan burua malkorik gabeko negar batez hasi zen une hartan—, lasai...