Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
Aurkibidea
Egunoroko zitaren arkaitzetara
Karamelozko espetxea dugu geurea
"Ding dong" soinu egin zuen txirrinak
Espaloiean egin dugu berriro topo
Edozein egunetan apur ditzaket
Nire ametsetan jaiotako aingeruak
- Ederragoa hago bonbo horrekin
"Zenbat haragizko bidaia dituzu
Hainbeste aldiz amestutako itsasoa
Egun hartan, egunsentia diferente
Haize-orratzak arkaitz ertzen bila
Duela urte batzu ospatuak zituzten
Berak lohartzerik ez zuen arren
Ihartutako pikondoaren maldizioaren ildotik
Bost minutu zeramatzan itxoiten
Primadera ziur asko lore estetiko bat baino
Dalilak Sansonen esperma beroa
Eguna ez da egunoro berez hiltzen
Abereak joan zitzaizkizun zilborrera
Jainkoak zerua utzi behar zuela
Zure heriotzea haizearen orratzei
Lotarako ere kentzen ez ditugun
50
Bi anaiok zelai baten erdian zeuden. Biok artzainak ziren, eta egun hartan besteetan bezalaxe goiz guztiz mendiskak gora eta mendiskak behera ibiliak ziren. Eguzkia ortzetik gogor ari zenean, artaldea zelai berde batetara eraman, han lasai deskantsatu eta belarrez bazka zitezen gaixoak, eta beraien bazkaria prantatzera zuzendu ziren.
Arkume bat hil behar izan zuten hura prestatzeko, eta dagoeneko ia guztiz erreta zegoen haren haragia, suaren gainean jirabiraka gorputz erditik pasatako makilaren inguruan.
Zatiak egin zituzten, eta haseran presaka, gero lasaiago, eta azkenean ia gogorik gabe, haragiz bete zituzten bere sabelak.
Bazkalondoko garaia oso garai arriskutsua zen ardiek ihesegin zezaten, eta anaia zaharrenak honela esan zion gazteenari:
Hik lo egin ezak lasai, nik gordeko diat artaldea bitartean.
Etzan egin zen beraz zuhaitz baten itzalpean, eta ondoan bere anaia geratu zen jezarririk. Gainean zeukan aurreratua gorputza, ipurdia enborraren kontra, eta noiz behinka etzanda zegoen anaiari begiradatxo bat botatzen zion.
Hosto bat hartu zuen eta anaiaren masail gainera erortzen utzi zuen, ea lotan zegoen ikustearren. Ez zuen erreakziorik jaso bestearen partetik. Geroago, behatz puntaz ilea apaintzen hasi zitzaion orrazkera arkaiko bat egin nahiez edo. Kopetaren alboetara pasatu zen eta han fereka samur batzu egin zizkion.
Bere bizkar parean etzan egin zen eta bi besoez gerria inguratu zion; burua lepoan apoiatu zuen. Bat batean anaia esnatu eta eskuak gainetik kendu zizkion, berak berriro ipini, eta besteak beriro ere kendu instant batez zutitu egin zelarik, garrasika eta amorruz:
Utz nazak bakean, marikoi horrek!!
Hori entzutean, borroka galdua zuela ulertu zuen lurrean etzanda zegoen bitartean. Jaiki, sutondoan zegoen masailezur bat hartu eta anaiaren buru gaina kolpekatzen hasi zen. Azkenean hilik geratu zen Abel. Abelen expresio hila ikusterakoan, arrabiazko irribarre batez erditu zen Kain.