Aurkibidea
1
2
3
4
Egun txiki bat: 2017ko urriaren 1a
5
6
7
Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat
Aurkibidea
1
2
3
4
Egun txiki bat: 2017ko urriaren 1a
5
6
7
Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat
OPORRETAKO ARIKETA
zorriak orri artean nola
gordetzen naiz
oroitzapen isla jauzkaritan
aireari
kresal lurrina ostu
hilabetez
irakurri hostoak berritu
eta esan:
gutaz mintzo ziren agiri haiek
ortzi azulak estu hartzen nau:
nola ikas
aro gogor honen azken notak
nori eman
hobi komuneko sarbideak
agurrean
irri-irudi bat eskatzen da
ahanzteke
hitzik egin gabe joan direnak
etorriko dira berriro udak
herren samar
hemengo manera traketsean
neguz enpo
edo beroaz gose akaso
baina zinez
ekarriko ahal dute justizia
amiρi bat
eta haren aldeko ekina
udaminak gauzka aitzinean
parez pare
horregatik nago ni haserre
galdu baita
gauzak aldatzeko aukera bat
eta berriz
garaile atera den kapitalak
ar, tente
higatzen dihardu esperantza
zuzentasun bila nabilela
huts egin dut
beste ahalegin bat
ordu batzuk, zor handiak
egin gabe utzitakoekin
izen pila
metatu da ozen itsas zolan:
entzun adi
gutaz mintzo dira hildakoak
euren heriotzako atsedenaldian