Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

KAPITULAZIOA

 

 

amore ematen dut

kapitulazioak itzuliko didalakoan

abangoardian galdutako arnasa

 

hizkuntza naiz

bere traizio guztien

posibilitateak

 

mintza nazaten nahi dut

edo ahaztu nazatela behingoz

izan nadin jendeak nahi duena

baino zerbait gehiago

 

nola geldiarazten ote da bizitza

ez bada bizitzari bide emanez

erregresio bakarra ez da heriotza

 

sinesten al duzu badela

ustekabean ezkutuan

gidatzen gaituen beldurrik

 

grinak eta minak

azaltzeko balio duen

gertakari lazgarri bat

 

nola begiratzen ote da

ingurukoen barnera

bertan betiko galdu gabe gainera

 

behin eguzkitan erreta

ba al dago itzaletara

itzultzeko modurik

 

alderantzizko bideak

eramango al nau

inora