GUGAN BEUDE
jendea badator eta badoa
ez dakit haiekin bizi izan nintzen urtetik
bizitza ahitu zitzaien arte non
egon ote ziren Rafa eta Maite
Igeldora igo ginen behin aitonarekin
etxean gelditu ote zen amona
ordurako alzheimerrak ahulduta
aspaldi bisitatu ez ditudan oroitzapenak
tortilla frantsesaren zaporearekin itzultzen naiz
amona salako bere aulkian eserita katu bat inguruan
haien ostean hautsa baino ez zen gelditu etxean
elkarri oparitutako arropa liburuak argazki-albumak
batzuetan ez ninduten ezagutzen eta
ni ere ez nintzen haiek ezagutzeko gai
hiltzen ikusi nituen eta izutu egin ninduen heriotzak
haien bizitza galdu da niretzat haientzat bezainbeste
esaten dute memorian irauten dugula
baina memoriak ere ihes egiten dit
argazki zaharrak eskuetan hartzen ditut eta
denbora memoria herri hau madarikatzen