Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

HIRIAK IRAUTEN DU

 

         Parisen norbait aurkitzea

         patuan sinestea bezain

         ezinezkoa da, esan du, berriz,

         emakumeak.

                                 Ixiar Rozas

 

 

beharbada horregatik

ezinezkotasun horri esker

nabil berriro karrika luzeotan

intermitentzia pausatu

eta aire zikina arnasten

 

beharbada horregatik

patuan ez dudalako sinesten edo

etorkizuna gaur-gaurkoaren

luzapena baino askoz gehiago ez delako

 

bizitza bukatu baina

hiriak denboran irauten duelako

errautsek estalita ito eta erreta edo

urak hartuta ito eta gorpu guztiak puztuta

 

ingelesen sua beltz

hareharrizko etxe eta balkoietan

aurkitu beharreko guztiak ustelduta

hiriak irauten duelako