Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

TOPA EGIN DEZAGUN

 

 

esadazu egia

 

      beltzean datzala biharamuna

 

      apartamentu hau

      ez dela inoiz galduko

 

      loak ez duela dena ezabatuko

 

      maitasuna

      besarkada isil bat

      besterik ez dela

 

      oroituko dudana gertatutakoa baino

      ederragoa eta hutsagoa

      edo

      hotzagoa eta zentzudunagoa

      izango dela beti

 

      promesak

      keinu txikiak direla

 

      argiak itzalita beste gauza batzuk

      ikusten direla

 

      birigarroek esnatuko gaituztela bihar

      baina etzi agian ez

 

esadazu egia

topa egin dezagun