Aurkibidea
Garagardoaren arratsalde zaporea
Zeruaren eta itsasoaren artean
Seigarren solairuko bizilaguna
IGANDEA
museo batean biltzen dira
kristalezko horma sendoen artean
jaiotzatik zeharkatu nauten
sentipen guztiak
igandez joan ohi naiz
turisten meza orduan
lorategi ingelesak zeharkatu
eta harrizko karriketan barrena
adina galdetzen didate sarreran
gosaldu ote dudan
identifikazio zenbakia eskatu
benetan ni ote naizen
edo nire itxurako munstro bat