UHARTEAK II
Uda joan da
eta harekin eguzkia.
Lehorrera kondenatutako zementuzko
itsasontzi honen alboko barandatik begira
ur beltz geldiak,
argiak horizontean milaka:
ezin dut gogoan beste ezer gorde.
Uhartea ere desagertu da,
nire begien aurreko
iluntasunean desegin.
Uharterik inoiz egon ez dela
iruditu zait momentu batez, badiaren erdialdetik
datorren argi keinukaria airean
zintzilikatutako hegazkin bat,
planeta edo izar urrun bat,
mila puska egiten ari den
satelite sobietar zahar bat besterik ez dela.